Web posizionamendua
Erabiltzaile gehienek internet erabiltzen dute erosketak egiteko edo informazioa bilatzeko. Hori dela eta, zure enpresa eta lehiakideen arteko aldea, enpresaren posizionamenduan egon daiteke. Zure web orria bilatzaileen lehen orrialdean agertzea ezinbestekoa da. Horretarako SEO teknika ezberdinak erabiltzen ditugu.
%70-ak baino gehiagok Google erabiltzen dute bilaketak egiteko. Hori dela eta, erabiltzen ditugun teknikak, bilatzaile horren beharretara egokituak daude. Hala ere, ez ditugu alde batera uzten Bing, Yahoo! eta bestelako bilatzaileak.
Web posizionamendua 3 pausutan
SEO edo SEM web posizionamendua
Ongi diseinatutako web orrialde bat edukitzea garrantzitsua da, baino zertarako balio du inork ez badu ikusten?
SEM kanpaina bat egiteko, Google Adwords plataforma erabiliz sortzen ditugu iragarkiak. Honen bitartez, momentuan zure orrialdea lehen emaitzetan agertzea lortzen dugu, inbertsioa azkar errekuperatuz.
SEM kanpainak ez bezala (klik egitean ordaindu), SEO lan on bat egiteak denboran zehar irauten du. Honek, hitz gakoen bidez egiten du gure orrialdea lehen postuetara igotzea.
Web posizionamenduak lan orduak eta jarraipen bat eskatzen ditu. Emaitzak ez dira berehalakoak, itxaroten jakin behar da. Batzuetan aste batzuk edo hilabeteak behar dira emaitzak ikusteko.
Web posizionamenduak web orriak dauzkan bisitak handitzen ditu, honekin batera salmenta kopurua igoz. Gure lanen artean, emaitza oso onak lortu dituzten enpresa asko dauzkagu, interneten urteak lanean dabiltzan beste enpresak baino gorago kokatzea lortu ditugunak.