Informatika denda

Informatika denda Baztanen

Elizondoko Santiago kalean kokatutako gure dendan, informatika produktuen aukera zabala aurki dezakezu.

Merkatuko marka ezagunenekin lan egiten dugu, zuei ordenagailu, ordenagailu-eramangarri, inprimagailu eta gailu desberdinak eskaintzeko asmoz. Horretaz gain, dendan ez daukagun materiala 24 ordutan ekartzeko aukera dugu.

Produktuen katalogo zabalaz baliatuz, zure beharretara egokitzen den produktua aukeratzen lagunduko dizugu.

Ordenagailu eramangarriak

Marka askotako ordenagailu eramangarrien salmenta: Toshiba, Asus, Lenovo etab.

Ordenagailuak

Neurrira egindako ordenagailuen salmenta. Zure beharretara egokitzen dena sortuko dugu.

USB memoriak

Disko gogor, USB memoria eta mugikorrentzako SD txartelen salmenta.

Inprimagailuak

Laser eta tintazko inprimagailu aukera zabala eskaintzen dugu. Gainera, hauen tinta-kartutxo originalak ekartzeko aukera.

Sareak

Zure sare pertsonal edo profesionalarentzat material osagarriaren salmenta: Routerrak, Switch-ak, Wifi zabaltzaileak etab.

Kableak

Mota guztietako kableak eskura ditzakezu gure dendan:  usb, hdmi, audio, vga, kargagailuak, ordenagailu barruko kableak etab.

Gailuak

Teklatuak, xaguak, pantailak, bozgorailuak, aurikularrak etab. bezalako gailuetan aukera zabala eskaintzen dugu.

Softwarea

Windows eta Mac sistementzat softwarea eskuragarri: Antibirusak, Office, Segurtasun kopien kudeaketa programak etab.

Entretenimendua

Musika ekipoak, mugikorrentzat bateria eramangarriak, kirola egiteko aurikularrak etab. Eskuragarri dituzu gure dendan.

Internet eta telefono banatzaileak

Distribuidor Digi mobil Navarra

Baztanet Informatika, Digi telefonia enpresaren banatzaile ofiziala da. Gure dendan kontratu naiz aurretik ordaindu beharreko txarteletan eskaintza ezin hobeak aurki ditzakezu.

Abrir WhatsApp
💬 ¿Necesitas una página web?
Hola 👋
Si necesitas una nueva página web o quieres rediseñar la que tienes podemos ayudarte.

👉Contacta con nosotros!
✉️ Formulario 👇 WhatsApp